Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/27

Udal Kirol Erakundeak gazteentzako udako kanpaina berrantolatu du

Udal Kirol Erakundeak hastear dugun udarako aisialdi eta kirol kanpaina aurkeztu berri du. Kanpaina aurten berrantolatu egin da, iaz harrera oso ona izan zuelako. Horren adibide, aurtengo kanpaina aste betez luzatu dela da, hiru astetan gauzatuko baita. Ekimenari “Kirolaz blai - Uda 2008” izena jarri dio eta bertan aukera anitz bildu ditu. Egitarauak proposatutako aukera zabala da oso, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina ekainaren 23tik uztailaren 10era bitartean gauzatuko da, horiek barne. Egitaraua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da aproposa eta jarduerak 6 urtetik 11ra bitartekoentzat pentsatu dira. Programa astelehenetik ostegunera bitartean gauzatuko da. Ostegunetan herritik kanpoko txangoak egingo dira. Lehena Arboledara, bigarrena Urdulizera eta hirugarrena Sopelara.

Erakunde autonomoaren helburua ondokoa da “jarduera fisikoan eta jolasean oinarrituta, kirolaz gozatzeko eta jarduera anitzetarako gune bat eskaintzea”. Izenak emateko epea zabalik dago eta nahi dutenek kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzutik pasa daitezke fitxa betetzera. Izena emateko 75,80 euro ordaindu beharko dituzte kiroldegiko abonatuek eta 110,10 euro abonatu ez direnek.

Aurreikusitako jardueren artean ur-jolasak, dantzak, taldeko jolasak, yoga, igeriketa aletekin, aerobic, golf partida la Arboledan, eskalada Urdulizen, surf-a Sopelan eta abar luze bat daude. Argibide gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den bi orrikoa, jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo