Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/26

Udarako jolas eta kirol programa gazteentzat

12 urtetik 16ra bitarteko gazteek aurtengo udarako jarduera eskaintza zabala izango dute. Gazteria eta Kirol zinegotzigoak beren indarrak batu egin dituzte, ‘Gazte Bizi, uda 2008’ lelopeko programa bateratua eskaintzeko. Ekimena berritzailea da eta harrera ona jasango duela espero da, jarduerak gauzatuko baititu ekaina eta uztaila bitarteko hiru asteetan zehar. Aste horietarako guztietarako eta interesatzen zaion baterako izena eman dezakeelarik interesatuak. Hortaz, aukera zabala eta, gainera, malgua. Horrez gain, UKEko abonatuek %20 deskontua izango dute izena ematean. Astearen hiru egunetarako jarduerak eskainiko dira txanda bakoitzean -asteartetik ostegunera- 25 euroren truke. Gainera, UKEko abonatuek %20ko deskontua izango dutenez, bakarrik 20 euro ordaindu beharko dute. Izen emateak Lobiano Kultur Gunean nahiz kiroldegiko kontrolean egin daitezke. Plazak mugatuak dira.

Asteko jarduerak asteartetik ostegunera bitartean gauzatuko dira. Bi egunetan kirol jarduerak eta eskulanak egingo dira. Hirugarrenean, aldiz, herritik kanpo egingo dira. Aurreikusitako txangoen artean ondokoak daude: Sopelara joatea hondartzan bodyboard saioa egitera, Arboledara joatea golfean jolastera eta Sopuertako abentura parkea bisitatzera; eta azkenik, kanoan Urdaibai zeharkatzea eta bakearen museoa bisitatzea Gernikan. Proposamen zehatzak eta horiek egiteko egunak eta txandak ondoren adierazten ditugunak dira:

Jardueren egutegia
Txanda Noiz Jarduera
1ngo txanda Ekainaren 24an, asteartea
  • Patinajea
  • Skate-a
Ekainaren 25ean, asteazkena
  • Kamisetak pintatzea
  • Imanak hozkailurako
  • Karikaturak
Ekainaren 26an, osteguna Bodyboard Sopelanan
2. txanda Uztailaren 1ean, asteartea
  • Aquagym saioa
  • Fitness saioa
  • Malabareak
Uztailaren 2an, asteazkena
  • Maskarak igeltsuarekin
  • Grafittiak pintatzea
  • Orri-markagailuak
Uztailaren 3an, osteguna
  • Golf saioa Arboledan
  • Sopuertara, abentura parkera
3. txanda Uztailaren 3an, osteguna
  • Gimkana saioa uretan
  • Spinning saioa
  • Defentsa pertsonala
Uztailaren 9an, asteazkena
  • Alezko apaingarriak egitea
  • Grabatua
  • Txapak egitea
Uztailaren 10ean, osteguna
  • Kanoan ibiltzea Urdaibain
  • Gernikara, Bakearen museora

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo