Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/22

Euskara sailak 16000 euro baino gehiago emango ditu aurten diru-laguntzetan

Euskara Sailak 2008an euskara sustatzearren irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen deialdia zabaldu du. Aurten sailak bere aurrekontuetan 16000 euro baino gehiago ditu helburu horretarako. Deialdi honen bidez euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzen sustatzen duten proiektuak lagundu nahi da. Hola nola gogora ekarri ahal ditugu iaz lagundutako proiektuak: Berbalagun, Liburu eta disko azokako kultur-ekintzak, Postal lehiaketa, Berbetan jardunaldiak. Drogeteniturri aldizkaria eta ahozko ondarea jasotzeko ekimena.

Eskabideak, Abiapuntu bulegoan bideratu ahalko dira ekainaren 17ko 15:00ak arte. Dena den, dirulaguntza hauei dagokien informazioa jaso nahi duenak Ermuko Web gunean ere eskuragarri izango du, eta bertara ailegatzeko lasterbide zuzena jarri dizuegu informazio gehiago deritzan beheko atalean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo