Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/22

Jarduera eta programetarako laguntza eta diru-laguntzak izapidetzeko epea zabalik

Ermuko Udalbatzak aurten 300.000 euro baino gehiago banatuko ditu herriko talde eta gizarte eragileen artean, jarduera eta programetarako laguntza eta diru-laguntza gisa. Alor batzuetako deialdia orain egun batzuk zabaldu da eta horiek eskatu nahi dituztenek agiri eta eskabideak aurkezteko maiatzaren 29 eta 30era arteko epea izanen dute. Eskabideak aurkezteko, interesdunek, astelehenetik ostiralera bitartean udaletxeko Abiapuntu izeneko bulegora joan behar dute, goizeko zortzietatik arratsaldeko hiruetara bitartean. Udalak diru-laguntza deialdia arautzen duten oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu, hilabete honetan.Hainbat alorretako iragarkiak oraindik argitaratzeke daude. Programa, proiektu eta jarduerak gauzatzeko eskatu daitezkeen alorrak momentuz sei dira, hain zuzen ere ondoko hauek: kirola, kultura, gazteria, gizartekintza, hezkuntza eta aukera berdintasuna. Nazioarteko lankidetza, ingurumen eta osasun alorretan diharduten elkarteentzako deialdia argitaratzeke dago eta laster irekiko da.

Argitaratutako deialdia arautzen duen araudia, alor bakoitzari dagozkion oinarriak eta eskabide ereduak kontsulta gai eta behera kargatzeko moduan jarri ditugu web gune korporatibo honetan, eta ‘Abiapuntu’ deritzogun bulego birtualean. Guk horietara modu zuzenean heltzeko aukera eskaintzen dizuegu, informazio gehiagoko atalaren bidez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo