Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/22

Urratsabat programako sustatzaileen taldea Ermuan bildu da gaur

Ekonomi sustapen, Enplegu eta trebakuntza alorrak Urratsabat programako hogeita hamar sustatzailetik gora hartu ditu gaur Izarra zentroan. Urratsbat izeneko programa 2000-2001 ikasturtean abiarazi zen eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordetzaren zentroetan garatzen da.

Programa horren helburuak, besteak beste, Lanbide Heziketan diharduten ikasleen jarrera ekintzaileak sustatzea eta ikastegiak enpresa-mintegi bilakatzea, ekintzaileek zentro horietako instalazio eta ekipamenduak erabili izan ditzaten. Bide horretatik, lan-mundura jauzia egitera eta beren negozio-unitate propioa sortzera animatzen baitzaie.

Urratsbat programan parte hartzen duten zentro guztietako hogeita hamar bat eragile Ermuan

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordetzak sustatzen eta gidatzen du Urratsbat programa hori. Sailburuordetzako arduradun den Mari Axun Larrañaga ere Ermuan izan da gaur goizean. Eragile taldeari harrera egin diote herriko alkate Carlos Totorikak eta Ekonomi Sustapen, Enplegu, Trebakuntza eta Gizartekintzako zinegotziak, Jose Luis Araujok.

Sailak gaurko saioa Urratsbat programatik egindako eskariari erantzuteko antolatu du. Saio honen bidez eragile eta sustatzaile taldeari gure udalean sustapen ekonomikoaren alorrean garatzeko eta batez ere enpresaren izpiritua zabaltzeko jarduerak ezaguera eman nahi izan zaizkie. Carlos Totorikak alorreko jarduera eta proiektuen aurkezpena egin die. Alkateak etorkizunean Izarra enpresa zentro berriaren aspektuak azpimarratu dizkie, obrak osa azkar baitoaz. Jarraian, alorreko eta Promosa sozietateko teknikariek egiten duten lanaren berri eman dute, izan ere, horiek hurbilagotik ezagutzea izan baita Urratsbateko arduradunen xedea.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo