Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/21

Apaizac obeto, nabigazio ekimenaren ikus-entzunezko kronika da

Jon Maia Ermuan izango da gaur arratsaldean, ‘Apaizac obeto’ ikus-entzunezko lanaren proiekzio ekitaldian. Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etan hasita. Bertsolari, idazle, eta abeslariak proiekzioaren ondorengo hitzaldian parte hartuko du eta eginiko bidaiaren inguruan beharreko azalpenak emango ditu. Euskal Birusak antolatutako jarduera da hau.

Albaola Elkarteak sustatutako proiektuan parte hartu eta Pasaiatik Ternua-raino bidaiatu zen Maia, garai hartako ontziak, jantziak eta teknikak erabiliz. Beothuk izeneko ontzian sei aste nabigatu eta gero, Ternua-ko Red Bay badiara ailegatu zen. Ibilbide horretan, XVI. mendeko euskal baleazale eta arrantzaleen espedizioak errepikatu eta haiek pasatako lekuak ezagutu izan ahal zituzten. Horrez gaiz, arrantzale aitzindari haiekin tratatu zituzten herri indigenak bisitatu zituen, haiek utzitako aztarnei jarraiki. Bidaiaren berri eta kronika zehatza izenburu bera duen liburu batean jasotzen du. Gaur, guztiaren berri zuzena entzuteko aukera izanen dugu, Maiaren beraren ahotik.

Ekitaldi honek amaiera emango dio euskal disko eta liburuen aurtengo edizioari.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo