Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/21

Berlangaren -Placido- filma ikusgai izango asteko zine-klubean

Mudo Drogot elkarteak aurrera egingo du maiatzeko zine-klubaren emanaldiekin aste honetan. Maiatzeko filmak Rafael Azconari dedikatuak daude, Aste honetako pelikula ‘Placido’ titulatzen da eta 85 minutu irauten du. Zinta Oscar sarietarako izendaturik egon zen bere garaian, atzerriko pelikula onenaren atalean, Canneseko jaialdiaren sekzio ofizialaren barne. Filma Espainian ekoiztuta dago, 1961. urtean, eta zuzendaria Luis García Berlanga da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko bederatziak eta laurdenetan hasita. Sarrera doan da.

Sinopsia

Probintziako hiri txiki batean emakume talde batek gabon kanpaina berezia prestatu du; “pobre batekin afal ezazu” lelopean. Asmoa da behartsuei gau goxoa eskaintzea, estutasunik gabe bizi direnekin batera eta horien mahai oparoaren inguruan. Antolakuntza lanen tartean Plazido dabil, kabalgatan moto-karroarekin parte hartzeko kontratatu duten gizona. Plazidok baina beste arazo bat darabil buruan, Gabon gauean lanerako erabiltzen duen moto-karroaren lehenengo letra ordaindu behar baitu eta ez du dirurik.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo