Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/20

Carmen Garcia Garcia zinegotzi ohia hil egin da

Carmen Garcia Garcia zinegotzi sozialista ohia hil egin zen atzo Albaceten. Carmenek berrogeita hamahiru (53) urte zituen eta osasunez makal zebilen. Bere gorputza Almeriara –bere jaioterrira- eraman da eta gaur arratsaldeko zazpietan agurra emango diote, hango beilatokian eginen den ekitaldi zibilean. Ondoren, haren gorpuzkia erraustu egingo da, bere nahia eta aginduari jarraiki. Ekitaldi horretara Felix Prol eta Jose Luis Araujo kideak joan dira, Udalbatzaren izenean.

Carmen Garcia herriko elkarte sozialistako kidea zen eta 1991etik 1995eko legegintzaldian Sanitate alorreko zinegotzi arduraduna izan zen.

Carmen Juan Francisco Lópezekin - beste zinegotzi ohi batekin- ezkonduta zegoen. Biak Maria del Mar eta Lorena neskatila gazteen gurasoak dira. Lerro hauetatik besarkada eta musu bat bidaltzen diegu haren familia eta lagunei. Goian bego!


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo