Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/19

Simone de Beauvoirren gaineko tailerra: obra literarioa eta pentsamoldea

Jabekuntza Eskolak hasiera emango dio aste honetan Simone de Beauvoir elegile eta filosofa frantsesari dedikaturiko literatur tailerrari. Feminismoaren ildoan, literatura tailer horrek bere obran sakonduko du, maiatzaren 24tik ekainaren 4ra bitarteko asteazkenetan. Tailer horrek zazpi ordu iraungo ditu eta unibertsitateko kreditu erdi eskuratzeko balio izango du.

Tailerra Beauvoirren idazle atalean zentratuko da eta bere obra aztertuz: gutunak, diarioa, entsaioak, eleberriak, memoriak eta abar. Tailerrean bereziki “Segundo Sexo” liburua aztertuko da, hauts gehien harrotu zituenak, bere pentsamoldeaz gain, bizitza eta emakumeen egoera ulertzeko modua ere erakutsiko diguna. Liburu oso kritikoa da eta bere garaian izugarrizko zalaparta sortu zuen. Eta hori baino garrantzitsuago, oraindik orain, haren teoria eta irakurketak feminismoan erabateko eragina izateaz gain indarrean jarraitzen dute.

Noemi Perezen pintura erakusketari amaiera emango gaur

Bestalde, gogoratu behar gaur amaiera emango zaiola Noemi Perezen pintura erakusketari. Gazteak bia astez bere obra ikusgai eduki du Emakumearen Topaguneko hormetan. Koadroak, kalitatezkoak eta oso koloretsuak dira. Emakumeen irudiak agertzen dituzte eta bildumaren titulua, momentuak izan da.

Argazkian Noemi Perezen hiru koadro koloretsu ikus ditzakegu


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo