Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/19

Haurtzaindegiak matrikulazio aldia zabaldu du gaur

Herriko haurtzaindegiak datorren 2008-09 ikasturterako matrikulazio aldiari ekin dio gaur. Izen-emateak maiatzaren 30era bitartean hartuko dira. Datozen bi asteetan zehar izen ematen duten umeek iraila edo urrian hasiko dira zentrora joaten. Ermuko haurtzaindegia ‘Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.

Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Ermuko haurtzaindegiak 0 urtetik bira bitarteko jaioberri eta umetxoak hartzen ditu eta 90 umerentzako lekua du. Bertan zazpi gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude. Haurreskolak hurrengo kuotak kobratuko ditu irailetik aurrera, partzuergoaren Batzar Nagusian onartutakoari jarraiki. Hortaz,indarrean izango diren zenbatekoak ondorengo hauek dira.

Haurreskolak patzuergoak matrikulazio aldiaren zehetasunak azaltzen dituen informazio-liburuxka argitaratu du. Bertan jakin beharreko guztiak jasotzen dira, zentroen definizioa, tipologia, ordutegiak eta egutegia, kuotak, onarpen eta baremazio irizpideak edo jatorduen inguruan jakin beharrekoak. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete. Libururxka hori beheko informazio gehiagoko atalaren bidez eskaintzen dizuegu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo