Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/16

Katxalin elkarteak bularreko minbiziari buruzko hitzaldia emango

Bularreko eta ginekologiko minbiziak jotako emakumeen elkarteak, Katxalinek, hitzaldia emango du datorren asteartean –maiatzaren 20an- Zineman, arratsaldeko 5etan. Hitzaldian parte hartuko du Donostiako Onkologi Institutuko medikua den Lourdes Aritziturrik. Hitzaldi-mintzaldia zabalik dago jende orokorrarentzat, nahiz eta antolatzaileek oso apropostzat jo duten 40 urtetik gorako emakume ororentzat. Emakumearen Topaguneak bi mila gonbite bidali die beste horrenbeste emakume ermuarrei.

‘Katxalin’ elkartea gaixotasunari aurre egin eta onik atera diren gaixo ohi talde batek sortu zuen duela urte batzuk. Elkartearen helburua bikoitza da, batetik tumoreak atzematen eta horiek prebenitzearen alde lan eginez eta, bestetik, gaixoei Gipuzkoan dituzten baliabide, tratamendu eta laguntza taldeei buruz informazio ematea eta horrekin bizitzen laguntzea. Gainerako osasun gaietan bezalaxe Ermua Gipuzkoa lurraldearen jarduera eremuan txertatuta dago. Gure Erkidegoan honelako hiru elkarte daude, lurralde bakoitzean bana, hain zuzen ere.

Hitzaldian bertan bideo bat jarriko da minbizia garatzeko eragina izan dezaketen faktoreak adierazteko eta norberak miaketa nola egin azaltzeko. Saioa amaitu aurretik bertaratzen direnek aukera izango dute zalantzak argitzeko, medikuari galderak egin ahal izatea aurreikusi baita.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo