Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/16

-Efecto Mariposa-, -Los 3 sudamericanos- eta -Kokein-: musika izarrak 2008ko Santixauetan

Herriko jai nagusiak –Santixauak- gero eta hurbilago daude. Hori horrela, jai egitaraua zehazten hasita dago. Jai-batzordea aste honetan bildu da eta egitarauko zenbait gauza ezagutu ditugu. Esaterako jaietan herrira ekarriko diren talde musikalak zeintzuk izango diren. Horien artean, ‘Efecto Mariposa’ talde entzutetsua dago, ofizialki jaiei hasiera eman aurreko aste bukaeran etorriko zaizkigunak. Andaluziarrak uztailaren 19ko larunbatean joko dutela aurreikusita dago, San Pelaioko parkean.

Hori ez da guztia, gehiago ere baitago eta, oso ona gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu ‘The Campbell Brothers’; ‘Los 3 sudamericanos’ eta ‘Kokein’ eibartarrak. Horiez gain, ezin ahaztu, hiru gauetarako kontratatuko diren orkestra bikainak.

Egitaraua gero eta lotuago dago

Egitaraua gero eta lotuago dago. Aurrikusitakoaz gain, azpimarratu behar dira baita ere, ondoko jarduerak; arte eszenikoei dagokionez, Zahir Circo, Alquimia 130, Markeliñe eta Kukubiltxo taldeen ikuskizunak izango ditugula. Kirolean, pilotari profesionalak ikusteko aukera izango dugula eta herri kiroletan, punta-puntako kirolarien erakustaldiak egingo direla herriko plazan.

Aurtengo edizioko nobedade gisa ondokoak aipa genitzake: haurrentzako irrati bidezko bilaketa proba berrekuratu egingo dela; beste behin Santixauak areto futboleko txapelketa antolatu duela eta Txarangen batzordeak abesti lehiaketari eutsi egingo diola. Bestalde, berrikuntza gisa, Merkatarien elkarteak Zezen Egunaren bezperarako erosketa maratoia egitea proposatu duela. Izan ere, aurtengo Zezen eguna igandea baita. Azkenik, azpimarratu behar jaietako jardiera egitarau prestatzen hogeita hamar elkarte dabiltzala, hori herriko jai partaidetsu eta alaien erakusgarri delarik.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo