Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/16

Udalbatzak enpresa berri biren sorrera bultzatu eta lagundu du

Udalbatzak enpresa berri biren sorrera bultzatzea erabaki du, enpresak sortzeko INEMek duen berrikuntza eta enplegu programaren barne. Udalaren laguntzak bi atal izango ditu, batetik enpresa berriei azpiegiturak utziko eta bestalde hobariak eskainiko, sustatzaileek martxan jar ditzaten. Laguntza horiek guztira 9375 € suposatuko dute. Bestetik, udalaren erabakiak bide emango die SIPE-INEMek ere aintzat har ditzan, erakunde horrengatik enplegua sortzeagatik dagozkien diru-laguntza gehiago jaso ahal izateko.

Enpresa horiek neska-mutil gazteek sortuko dituzte. Proiektuek, enpresak Trebatu eta Sustatzeko ‘Izarra’ Zentroa erabiltzeagatik eta jarduerarengatik laguntzak eta hobari ekonomikoak jasoko dituzte beren lehen urtetan, 28. Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzen arabera. Proiektuok irekitze-lizentzia ordaintzetik ere salbuetsita geratu dira. Ordenantza Fiskaletan ezarritako baldintzaren arabera. Hobari eta salbuespenak bederatzi mila eta hirurogeita hamabost eurokoak dira guztira.

‘ACR Programming, S.M.’ enpresak industriek makinak automatizatzeko dituzten betetzera beharrak asetzera dator

“ACR Programming, S.M.” elektronika adarreko Ingeniari Tekniko Industrial gazte bik eratuko duten sozietate mugatua da. Industrietan robot eta automatak programatzeko duten beharrei erantzun nahi diete eta alor horretan aholkularitza lana egin. Sortzaileen asmoa industrian erabiltzen den makineriaren automatizazio prozesuetan erantzun eta konponbideak emango dituzten adituak izatea da.

Sustatzaileen ustez makina-erremintako ekoizleen sarean programazio zerbitzu arin eta azkarra behar dute marka zehatz bati loturik eta horren pentzutan egon gabe, makinak marka eta hornitzaile ezberdinen osagaiz osatuta egoten baitira. ACRkoek elementu guztiak programatzen jardungo dute, marka edozein izanik ere. Programa ezberdinak kontrolatzen dituztenez kate osoa konprobatu eta erabateko konponbideak eskaini ditzaketela diote, bertute moduan.

‘Maloka’, Deba barrenerako irabaz asmorik gabeko elkartea

‘Maloka’, irabaz asmorik gabeko elkartea. Sustatzaileak gazteak dira, Deba Barrenaren etorkizuneko beharrei dagokionez ikusmira estrategiko dutenak. Kulturen arteko bitartekaritza lanak egingo dituzte, Ermuan nahiz eskualdean. Kulturen arteko bitartekaritza lanen artean, ondoko lanak beteko dituzte: harrera, jarraipen, integrazio eta bitartekaritza zerbitzuak. Taldeak alor horretan eskarmentua du eta etorkizun hurbileko kultura anitzen arteko gizartean behar hori izango dela atzeman dute.

Ermua, jada, kultura anitzeko gizartea dela diote. Immigranteen taldeek izan dituzten behar eta gabeziak oinarritzat hartu ditu Malokak. Sustatzaileek kulturen arteko bizikidetza eta elkarrren arteko ezagutza bultzatuko dute. Kulturan oinarria izan ditzaketen arazoak ekiditen eta, izatekotan, horiei aurre egiten jardungo dute, komunikazioari ekin, hori ezartzeko eta hobetzeko. Malokak bere zerbitzuak bertan, ins itu, eskainiko ditu etorkinen deserrotze eta gizarte arazoak prebenitzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo