Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/15

XVI. euskal liburu eta diska azoka ireki da

Ermuko Euskal Liburu eta Disko azoka irekita dago. Azoka ofizialki gaur goizeko hamaiketan inauguratu da. Ekimenak aurtengoan hamaseigarren edizioa betetzen du. Aurtengo azokan hamabi stand jarri dira. Horietan, besteak beste, Elkar banatzailea, Gerediaga elkartea, Ereño, udal liburutegia, Euskal Birusa, Badihardugu elkartea,udala eta herriko Maribel eta Xiripot liburu-dendek hainbat produktu jarri dituzte ikusgai. Azoka egunetan bezeroei %10eko deskontua egingo zaie. Gainera udal liburutegiak eta euskara sailak elastiko bi eta liburuak zozketatuko dituzte egun bakoitzeko erosleen artean. Erosleek ematen dizkieten fitxa bete eta ontzian sartzea besterik ez dute egin behar. Egunaren amaieran, guztien artean zozketa eginen da.

Azokak datorren igandera artean iraungo du. Lau egun iznen ditugu beraz, argitaletxeen nobedadeak ezagutu ahal izateko, diskografia eskuratzeko edota, produkturebn bat edo beste erosteko. Azoka Orbe Kardinalaren plazan dago eta ordutegi zatikatua du. Goizez 11etatik 14etara eta arratsaldez 17etatik 21etara. Azoka, Euskal Birusak eta udal euskara sailak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo