Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/14

Euskara alorreko udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

Udal euskara sailak gaur udako aisialdi ekintzetako kanpainan izena emateko epea zabaldu du. Interesatuek izena eman dezakete datorren maiatzaren 27ra bitartean. Izena emateko ikasleak edo, horien ordez, euren gurasoak udaletxeko udal euskara zerbitzura jo behar dute. Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastegietako ikasleek ikastetxean bertan ere bideratu dezakete izen-ematea. Euskarazko aisialdi ekintza hauek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 mailara arteko ikasleentzat antolatzen dira. Ekintzak ekainaren 30etik uztailaren 4ra edota 11ra bitartean gauzatuko dira, adin taldearen arabera. Izena emateko interesdunek, fitxa bete, osasun identifikazio-txartela erantsi eta ordenantzan ezarritako tasa ordaindu behar dute.

Aurreko edizioetan moduan, Antxintxiketan begirale taldearekin elkarlanean, umeentzako erakargarria den egitaraua osatu da. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik 5. mailara bitarteko gazteek bi astetan zehar, lagunekin batera hainbat eta hainbat jolasetan parte hartu zein inguruko lekuetara txangoak egiteko aukera izango dute. Aurten berrikuntza moduan, ume txikienek, hau da, 6 urtetik 8 urtera bitartekoek Ermuan egunero lo egitea da . Ertainen kasuan, berriz, iaz moduan, gau bi pasatuko dituzte Nafarroako Astizen. Nagusiek, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek zein DBHko lehen eta bigarren mailakoek aste beteko egonaldiaz disfrutatuko dute Friasen, abenturazko ekintzak egiten, hala nola, espeologia, tirolina, urteako jokoak, kayak...eta abar.

Egitarauetan dauden desberdintasunek salneurrietan bereizketak egitea eragin dute, adin tarte bakoitzak egitarauari egokitutako salneurria izango duelarik. Izen ematea zein bestelako informazioa jasotzea Ermuko Euskara Sailean, Valdespina markesaren kaleko Udaletxeko lehen solairuan izango da maiatzaren 27era arte, 8:30etatik 14:30etara edota euskara@udalermua.net helbidera idatziz.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo