Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/14

Udalbatzarrak atentatua gaitzetsi du eta herriari dei egin dio errefusatze jardueretan parte hartzera

Ermuko Udalbatzak gaitzetsi egin du gaur kotxe-bonba bidez Legutianoko kuartel-etxearen kontra ETAk goizaldean egin duen atentatua. Atentatu horretan Juan Manuel Piñuel Villalón Guardia Zibila eraila izan da eta beste lau kide zauri ezberdinak jasan dituzte. Bozemaileen Batzordea premiazko izaeraz bildu da gaur goizeko hamar eta erdietan. Alberdi politikoen bozemaileak testu bat adostu eta arratsaldeko zazpietarako manifestazioa deitu dute. Hartutako erabakia herriko etxebizitzetako atarietan jarri da eta manifestaziorako deia megafoniaz zabaldu da.

Bestalde, udalbatzak bere egin ditu bihar atentatua errefusatzeko erakunde ezberdinek deitu dituzten agerraldietara. Eguerdian udaletxearen aurrean ordu laurdenez egongo da, FEMP eta EUDELen deialdiei jarraiki. Halaber, ‘Gesto por la Paz’ taldeak bihar arratsaldeko 19:15etarako deitu duen kontzentrazio isilari ere bere babesa agertu dio. Udalbatzarrak bat egin du deialdi horrekin eta herriari horretan parte hartzeko eskatzen dio.

Adostutako testuaren edukia ikusi ahal izateko, sakatu beheko informazio gehiagoren atalean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo