Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/13

Udal kiroldegiaren energia eredu jasangarria aztertu dute herriko ikasleek

Udal kiroldegiak duen energia eredu jasangarria aztertu dute herriko ikasleek. Ekimena aurtengo Eskola Agenda21 proiektuaren barne dago. Ermuko ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleek kiroldegian izan dira herriko ingurunearen diagnosia egiteko. Bertan udal hirigintza alorreko zuzendari David Henaresekin eta kirol alorreko teknikaria Antton Garciarekin bildu dira, kiroldegiaren energia sistemen beri jasotzeko eta horiek ikusteko. Teknikari bikoteak kiroldegiko energi sistemaren barne funtzionamendua zein eta nolakoa den azaldu diete. Kiroldegiak kontsumitzen duen energiaren zati bat ekoizten du, teilatuan eguzki plaka fotovoltaikoak dituelako. Plaka horiei esker eguzkiarengandik energia garbia eskuratzen du ur beroaren eskariari aurre egiteko eta bestelako hainbat behar asetzeko.

Aurtengo Eskola Agenda21 programaren barne hainbat landa lan eta herriko zenbait eraikin ikuskatzea aurreikusita daude. Horretarako, udal kiroldegia aukeratu da bera tamaina handiarengatik, erabatekoa delako eta darabiltzan energia garbien sistemak bertan ikus daitezkeelako. Bisita honetan entzundako eta ikusitako datuekin , gehien herriko plaza eta gaineko instalakuntzetan lortutakoekin, herriak energiaz egiten duen erabileraren inguruko diagnosia egingo dute ikasleek. Diagnosiaren txosten horretan, gustatzen zaizkien aspektuak eta beraien ustez hobetu beharrekoak zeintzuk diren adieraziko dituzte.

Argazkian irkasle taldea ikus dezakegu, David Henares eta  Antton Garcia lankieen azalpenak jarraitzen adi-adi.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo