Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/05/12
Ermua Hiriko Udalean egun garatzen ari garen berrikuntzako proiektuak gertuagotik ezagutzeko interesa agertu du Cristina Garmendia ministroak. Donostiarra atzo Barakaldon izan zen, BECen, Arrosaren jaia. Ermuko alkate Carlos Totorika ere bertan egon zen eta politikariok elkar agurtu zuten. Agurtu ez ezik, elkarrekin berba egiteko parada ere izan zuten eta Totorikak aukera hori aprobetxatu zuen gure udalerrian berrikuntza alorrean garatzen ari garen proiektuen berri emateko. Eta bereziki adminjstrazio elektroniko bidezko prozeduren ataletan.
Agintariek elkarrekin hitz egin zuten, ondoren Cristina Garmendiak proiektuok gertuagotik ezagutzeko interesa agertu zion alkateari eta, laster bere berri izango genuela esanez, agurtu zen.