Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/09

Alex Mosterín: Ermuak pista borobila du

Alex Mosterín aspaldiko laguna dugu Ermuan. Gure herriarekiko duen harremana orain hamar bat urtekoa da. Orduan, orain baino are gazteagoa zenean, Ermura etorri zen spray eta aerosolekin pintatzen (grafittiak) irakastera. Garai hartan nahiko berria zen korronte hori Espainian. Etorri, erakusten hasi eta, bete betean, asmatu. Berak emandako ikastaroak oso arrakastatsuak izan ziren. Gurekin denbora batez egon zen eta bere arrastoa utzi zuen, bai artistikoa bai pertsonala, oraindik ere, lagun ugari baititu gure artean. Mosterinen arrastoa gaur egun ere erraz jarraitu daiteke herriko kale, auzo eta plazetan. Herriko horma eta eraikin askotan ikus baitaitezke berak pintatutako marrazki erraldoiak. Ikastaroak amaitu ondoren, Ermutik joan zitzaigun bere bideari jarraiki.

Hemendik kanpo proiektu berriei ekin zien, zituen zaletasunei gogor eutsiz: pintatzea, argazkigintza eta patinatzea. Zaletasun horietan aurrera egin ahala, ideia berriak ez ezik enpresak ere muntatu zituelarik. Lehenaren izena “muralarte” da, bere jarduera aerosolekin muralak pintatzea izanik. Orain denbora gutxiago, beste bat muntatu zuen bi bazkide eta lagunekin, Txus eta Miguel Dominguez naiekin, hain zuzen ere. Azken enpresa horren “Zut skateparks” izena du eta bihar Ermuan inauguratuko dugun pista diseinatu eta gauzatu du.

Ongaraiko pista erabatekoa da: arrapalak, irristatzeko hodia eta kaleko elementuak uztartzen ditu

Guk Alex Mosterinekin hitz egiteko parada izan dugu aste honetan. Madriden harrapatu dugu, Torrejon de Ardoz herrian hain zuzen ere, beste skate pista berri bat bukatzeko lanean ari zela. Telefonoz mintzatu gara. Alexek esan digunez, enpresako kideak gustura geratu dira Ermuan egindako lanarekin. Mosterinen esanetan hastapen mailako erabateko pista da gurea, ez da lerrozuzen hutsa, kirolariari sormena eta barnean daraman onena ateratzen laguntzeko gauza da”.

Pista egiteko enkargua jaso ondoren, herriko gazte taldeekin bildu ziren “horien behar eta asmoak” ezagutzeko. Bilera horiek oinarri hartuz, “lanari ekin genion, gauzarik onena diseinatzeko genuen espazio, kokapen eta orografiari egokituta”. Alexen ustez, pistaren kokapena oso egokia da`, “benetan aproposa, natura artean, gune ireki eta lasaian” dagoelako. Pistak laurehun eta berrogeita hamar metro karratu ditu eta “arrapalak, irristatzeko hodia eta kaleko altxari eta elementuak diruditen guneak uztartzen ditu”.

Azpiegiturak guztira 665 metro karratu ditu, horietatik 450 pistarenak direlarik. Argia eta hiri-altzariak daude

Pista egin duen taldearen iritziz Ermuko pista bat egingo du Bizkaian dauden antzeko gainerakoekin. Horien esanetan, gure lurraldea skatea praktikatzeko lekurik onena da eta leku oso on eta aproposak baititugu. Mosterinek aditzera eman digunez, maiatzeko zubian Galiza, Asturias, eta Andaluziatik patinatzaileak Ermuan izan dira “pista berria probatzen”. Hemendik aurrera, -azpimarratu digu- sarri ikusiko ditugu atzerritarrak eta beste naziotakoak ere Ermuan patinatzen, alemaniar, frantziar eta italiarrak esate beterako”.

Bihar pista berri horren benetako balioa zenbatekoa den frogatu ahal izango dugu, inaugurazio ekitaldira datozen txapeldun eta patinatzaile profesionalen talde gogor astinduko baitute. Ekitaldian Alain Goikoetxea, Alain Saavedra, Diego Doural eta Borja Fernández izango dira lanean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Esataria, DJa, musika eta ikusle ugari izango dira. Bertan Alex ikusteko aukera izango dugu, bertan izango baita. Ea eguraldia lagun dugun, ikuskizun apartaz gozatu ahal izateko.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo