Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/09

Irristatzeko pista balioanitza

Zut skateparks enpresak lana bereganatu zuen udal honek iazko urrian egindako lehiaketa irekiari erantzunez. Pista hori Ongarai-Betiondoko parkearen zati batean egin da eta 665 metro karratu ditu guztir. Lana lehiaketa ireki bidez esleitu zen 2007ko urtea amaitu aurretik, 150.000 eurotan, BEZ barne. Pista egiteko lau hilabeteko epea ezarri zen, lana esleitu eta kontratua sinatzen den egunetik kontatzen hasita. Lau hilabeteko epe horrek bi zati edo fase hartu ditu barne. Batetik, proiektua aurkezteko hilabete bat eta, bestetik, obra gauzatzeko gainerako hirurak. Hortaz, azpiegitura udaberrirako prest edukitzea espero zen eta horrela izan da.

Pistaren ezaugarri teknikoak

Instalazioa baliogarria da erabiltzaile ororentzat, horien artean aurreikusi delarik patinatzaileen artean haur, hasi berri eta aurreratuentzat, hain zuzen ere. Diseinuari dagokionez, kirol jarduera garrantzitsuak eta kirolari eta ikusle kopuru handiak hartzeko prestatua dago eta bihar frogatu ahal izango dugu hori. Guneak zati ezberdindu bi izango ditu; batean, trantsizio eta bihurguneak egiteko aproposa da, eta, bestean, laua edo planoa da, hiri-irristaketarako elementuak dituelarik. Bestalde, zulo asimetriko bat ere du, zeinak 1,60tik 2,20 metroko altuerak dituen. Horretan, irristaketarako aproposa den harri losetak jarri dira. Aurreikusi diren elementuen altuera ezberdinetako zintarri eta plantersak daude, ertz metalikoak dituztenak. Guztia uniformeki antolatuta dago irristaketa dinamiko bat egin ahal izateko. Azpiegitura horrek gurpil-oholean, lerro-patinetan edota bmx modalitateko bizikletan ibiltzen diren kirolari eta zaletu guztien beharrak ase nahi ditu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo