Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/08

Nor zen Simone de Beauvoir?

Simone de Beauvoir XX. mendeko elegile, filosofa existentzialista eta feminista frantsesa izan zen. Emakumearen Topagunea titularreko galdera horri erantzun landu eta sakona ematen saiatuko da, bere jaiokuntzaren mende urrena betetzen denean. Horretarako Simone (1908-1986) zenaren eta bere obraren berri emango du, gaur arratsaldean Topagunean egingo duen ekitaldian. Arratsaldeko seietan hasiko den ekitaldian dokumentala proiektatuko da eta ondoren hitzaldi-mintzaldia egingo ikus-entzuleekin. Saio hori Teresa Maldonadok gidatuko du. Jarduera irekia eta doakoa da, nahi duen guztiarentzat libre dagoena.

Nolanahi ere, gaurkoa ez da izango pertsonai garrantzitsu hori ezagutzeko izanen dugun aukera bakarra. Izan ere, hiruhileko honetako Jabekuntza Eskolak literaturako tailer propioa dedikatuko baitio. Feminismoaren ildoan, literatura tailerrak bere obran sakonduko du, maiatzaren 24tik ekainaren 8ra bitarteko asteazkenetan. Tailer horrek zazpi ordu iraungo ditu eta unibertsitateko kreditu erdi eskuratzeko balio izango du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo