Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/08

Erakundeen arteko bisita gure herrian

Gizarteratze eta Familia sailburuorde den Manuel Vigo Ermura etorri izan zaigu duela egun batzuk. Sailburuordearekin batera Gizarteratze alorreko Zuzendari den Mikel Santiago eta Gizarteratze Zuzendaritzako teknikari José Manuel Muñoz ere etorri dira. Guztiak Eusko Jurlaritzaren Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzari atxikitakoak dira. Taldea herriko alkate Carlos Totorikarekin eta Sustapen ekonomikoki, enplegu eta trebakuntza saileko zinegotzi Jose Luis Araujorekin batzartu dira. Batzr horretan ere, gure zuzendari eta lankide diren Merche Gonzalez de Celis eta Rosalía Herrera izan dira.

Lehena Gizarte eta Kultura alorrekoa eta bigarrena, aipaturiko Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakntza alorrekoa, hurrenez hurren. Bilera horretan, Gizarteratzeko Toki-planaren berri zuzena jaso dute, alor teoriko eta praktikoak aztertuz. Plan hori adierazitako alorrek elkarlanean garatu dute, azken Osoko Bilkuran alderdiek aho batez onartu martxan jartzen ari dira.

Bileraren ondoren, taldea Gizartekintzako zerbitzuak eta Kulturako bulegoak ikuskatu ditzute eta baita ereSustaten ekonomiko, enplegu eta trebakuntza salorrekoak. Azkern alor horretan denbora gehiena eman dute, Torreta Etxea, LHIKa eta Izarra -Heziketa eta Enpresa ekimenen zentroa- ikusi ahal izan dute. Eraikin eta zerbitzu horietan Enplegu eta Trebakuntza proiektu zenbaiten emaitzen berri jaso dute, proiektuok Gizarteratze Planean jasotako irizideei jarraiki abiarazi baitziren.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo