Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/07

Udal liburutegiak zerbitzuko erabiltzaileak inkestatuko ditu

Udal liburutegiak erabiltzaileak inkestatuko ditu zerbitzuarekiko horien gogobetetasun gradua ezagutzeko. Inkestak egiten gaur hasiko dira eta maiatzaren 22ko ostegunean bukatuko, bi asteren bueltan. Inkesta betetzea borondatezkoa da eta beren iritzi eta balorazioa adierazi nahi dutenek bi aukera izango dituzte. Lehena inkesta paperean betetzea eta liburutegian ekimen honetarako jarri den ontzian uztea. Bigarrena, web gune korporatibo honetan jarri dugun inkesta elektronikoari erantzutea. Horrela nahi izanez gero, pertsonak galdetegira daraman loturari edo lehen orrian jarri dugun ikonoari sakatu besterik ez du. Lehen orriko ikono hori inkesta indarrean dagoen egunetan mantenduko dugu.

Inkesta liburutegiko erabiltzaile ororentzat da, haur, gazte nahiz helduentzat. Hori horrela, 8 urtetik 13ra bitartekoek ere beren iritzia ematerik izango dute, inkestaren aldaera bat egokitu eta paperean eskainiko baitzaie, bakarrik edo bertara eramanen dituzten helduen laguntzarekin hori bete dezaten. Liburutegiko zuzendaritza taldeak erabiltzaileek gehien eta gutxien baloratzen dituzten aspektuak ezagutu nahi dituzte, bertan eskaintzen dutena hobetzeko xedez. Horregatik, herritarren erantzun eta arrazonamenduak arreta bereziz aztertuko dituzte, jendearen interes eta itxaropenak asetzeko xedez. Galdetegiak jaso eta aztertu ondoren, udal liburutegiak jasotako iritzi eta balorazioen berri zabala emango du eta guk hori guztia, betiko legez, eta ondorio nagusiak hemen eskainiko dizkizuegu.

Ezaugarri teknikoak eta anonimotasuna

Inkestak bi atal nagusi ditu. Lehenengoan erantzulearen datu orokorrak eskatzen dira, inkesta erabat anonimoa baita. Bigarrenean, baloratzeko eskatzen diren aspektu zehatzak jasotzen dira. Galdera gutxi dira, betetzeko denbora luzerik e, bakoitzak nahi duena erantzun eta arrazoitskatzen ez dutenetakoak, oso errazak direlako. Amaitu aurretik beste bi galdera ireki daudezeko aukera eskaintzen dutenak.

Ermuko udal liburutegia ezagutzaren eta kulturaren sorkuntzarekin eta zabalkundearekin konprometituta dagoen zerbitzu publikoa da, eta ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzen ahalegintzen da, beren informazio, kultur eta hezkuntza interesei erantzunez. Hori horrela,inkestak guzti hori zein neurritan lortzen dugun ezagutzeak du helburutzat, eta batez ere, jendearen arabera zeintzuk diren hobetu beharreko aspektuak. Horregatik, gure udal Liburutegiko erabiltzaile zarenez, laguntza eskatzen dizugu eta jasotzen dugun informazioa gure gestioa hobetzeko erabiliko dugu.

Inkesta ikusi edota betetzeko saka ezazu beheko informazio gehiagoren lasterbidean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo