Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/07

Ongaraiko pista ofizialki inauguratuko dute patinatzaile onenek larunbatean

Gazteria udal alorrak Ongaraiko pista ofizialki inauguratuko du datorren larunbatean. Inaugurazio ekitaldirako patinatzaile profesionalak kontratatu ditu. Ermura etorriko zaizkigunen talde horretan punta-puntako patinatzaile onenak izango ditugu. Skateko modalitatea lantzen dutenen artean luxuzko hirukotea osatuko dute: Alain Goikoetxeak, Alain Saavedrak eta Diego Douralek. Lineako patinetan (rollerrekin) ordezkaria Borja Fernandez txapeldun handia etorriko da. Inaugurazio ekitaldi horretan hizlaria eta Dja ere izango ditugu, kirolariek egindakoa azaldu eta kontatzeko eta giroa musikaz animatzeko. Aipatutakoek erakustaldia emango dute, ermuarrok ikus dezagun pista berri horretan egin daitekeen guztia. Ekitaldiari hasiera emango zaio arratsaldeko seietan. Amaiera hamarrak aldera etorriko da.

Eskari zabal bati erantzun egokia eman zaio

Leire Zapico Reol zinegotziak pista ofizialki inauguratzeko irrikan dagoela adierazi digu gaur goizean. “Azpiegitura aurkeztu eta martxan jartzeak, herriko gazteriaren eskaera zabalari erantzuteko gauza izan garelako”. Horren esanetan, “jada, herriko gazteek badute kirola non egin, erosotasunez eta inongo beste herrira alde egin beharrik izan gabe”. Zapikoren ustez, oso azpimarratzekoa izan da proiektua gazteriarekin bat eta bere adostasun osoz gauzatu izana, “emaitzarik txukunena lortzeko, elkarlanean buru-belarri jardunez”.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo