Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/05

‘Nahita’ aldizkariaren ale berria banatzen ari da

Hiruhileko honi dagokion ‘Nahita’ aldizkariaren alea, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen aldizkaria gaurtik banatzen ari da. Aurtengo bigarren aleak bere lehen orrian jabekuntza eskolako eta formaziorako eta partaidetzarako ikastaro eta ekintzen berri dakarkigu. Horren ondoren editoriala dator eta jarraian, bi erreportaje. Lehenak, Emakumeek haurdunaldia eteteko duten erabakitzeko eskubidearen ingurukoa da eta, bigarrenak, emakumeek musikan izan duten papera aztertzen du luze eta zabal. Gai hau luze aztertzen da eta horregatik orrialderik gehienak hartzen ditu. Ondorengo orrialdeko argazki inkestan ere lantzen da. Horren guztiaren ondoren, denborapasak daude. Kontrazalean hainbat albiste interesgarri bildu dira.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Guk aldizkariaren formatu elektronikoa eskaintzen dugu, pdf formatuan. Hori ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo