Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/05

Udan ume sahararrak herriko etxeetan hartu ahal izateko azken egunak

Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina berri bati ekin diote udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten eskualdeko familiei dei eginez. Kanpainak bederatzi egun daramatza martxan eta jada, sei familiek kanpainari atxiki eta izena eman dute. Nolanahi ere, esan behar argibideak eskatzeko eta kanpainaren nondik norako zehatza jasotzeko deitu dutenek askoz gehiago izan direla. Oraindik ere, interesa izan dezakeen edonork aukera izango du, izen-emate epea datorren maiatzaren 12ra bitartean zabalik baitago.

Ekimen bultzatzaileek idatzi bi kaleratu dituzte herriko familiei bat egin dezatela eskatuz. Lehena ikastetxeen bidez bideratu da eta bigarrena etxeetara bidalitako informazio orrien bidez. Programa hori honetan datza, uztaila eta abuztuan zehar lurralde hartako ume bat etxean eta familian hartzea, horretarako egin beharrekoa gauza bakarra ‘etxekoa bailitzan tratatzeko eta zaintzeko konpromisoa’ adieraztea da.

Oraingoan, berriro ere, Ermuar guztiengana jotzen dugu algeriar basamortuko lekurik babesgabeenean Tinduf-en horrenbeste sufritzen ari den herri horrekiko beste elkartasun adierazpen berri bat eskatzeko. Esperientziaren nondik norakoak jakin nahi dituztenek bi aukera dituzte; udaleko 943 17 91 46 telefonora lanorduetan deitzea eta Tererekin hitz egitea edo, 699 83 83 47 telefonora edozein momentutan deitzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo