Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/30

Haurtzaindegia zabalik herritarrek ezagutu eta bertan matrikulatu ahal izateko

Herriko haurtzaindegia maiatzean ateak irekiko ditu herritarrek ezagutu ahal izateko eta nahi dutenak seme-alabak matrikulatzeko. Haurtzaindegia zabalik izango da maiatzaren 5eko astelehen arratsaldean, bertaratu nahi duten guztientzat. Zerbitzuko arduradunek jarduera prestatu dute oraingo edo etorkizuneko gurasooi instalazioak erakutsi ahal izateko. Bisita ordua arratsaldeko sei eta erdietatik zortzietara bitartean izango da, eguneko jarduna amaitu ostean.

Ondoren, maiatzaren 19an datorren 2008-09 ikasturterako matrikulazio aldiari ekingo dio. Izen-emateak maiatzaren 31ra bitartean hartuko dira. Ermuko haurtzaindegia Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.

Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Nolanahi ere, barne araudiaren arabera umeak ezin dira egunean zortzi ordu baino gehiago egon. Ermuko haurtzaindegiak 0 urtetik bira bitarteko jaioberri eta umetxoak hartzen ditu eta 90 umerentzako lekua du. Bertan zazpi gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude. Argibide gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo