Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/29

Eskolaz kanpoko ekintzak… euskaraz!

Euskararen gaineko gogoeten inguruan herrian egiten ditugun ‘Berbetan 2008 jardunaldiak’ gaur amaituko dira. Gaur Eibarko Animazio eta aisialdi zerbitzua, Astixa, S.M.ko kideak hitzaldi interesgarria emango dute. Hitzaldi hori arratsaldeko 7etan hasiko da, Lobiano Kultur Gunean. Gaurko ekitaldia gazte, begirale eta hezitzaileei zuzentzen zaie. Hitzaldi horren titulua ondokoa da: Eskolaz kanpoko ekintzak… euskaraz! Astixak esperientzia eta eskarmentu zabala du euskara sustatzeko aisialdi egitasmoetan. Hizlariak hainbat esperientzi eta saiakeren berri emango digute.

Berbetan jardunaldiek aurten bere zortzigarren edizioa betetzen dute. Jardunaldion antolakuntza Euskal Birusa, Udal Euskaltegiak, AEK Kaltxango, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna eta udal Euskara zerbitzuen gain egon da. Informazio gehiagoko ataleko loturaren bidez aurtengo edizioko ekitaldien berri zehatza jaso daiteke.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo