Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/28

Herriko ziklomotorrak IAT bertan pasa ahal izango dute

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeak Ibilbailuen Azterketa Teknikoa (IAT) herrian bertan pasa ahal izango dute, nahi badute behintzat. Itelink, S.A, enpresako estazio mugikorra herrira etorriko zaigu datorren maiatzaren 6ko asteartean. Estazio hori udalaren Izarra eraikinean jarriko da, Mallabirako bidearen ertzean. Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitz ordua hartzen dutenek, aipatu enpresako 94 478 12 14 telefonora deituz gero. Azterketak, arratsaldez egingo dira hiru eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira askotan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua dutelako. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrak gaitzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iristeko eta, hori da gure kasua hain zuzen ere. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero aldiz, Bergaran.

Udal honek informazio oharra kaleratu du horren guztiaren berri emanez eta herriko portaletan banatu du. Guk orri hori lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko informazio gehiagoko loturaren bidez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo