Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/28

Herriko XXXI Euskal Jaia, eguzkia bezain distiratsua

Herriko XXXI. Euskal Jaia, eguzkia bezain distiratsua gertatu zen. Atzoko eguna eta edizioa borobil atera ziren. Euskal Herriko lau puntu kardinaletatik etorritako sei ehun dantzariek kolorez jantzi zituzten herriko bazter guztiak. Giroa ezin hobea izan zen, aparta. Antolatzaile taldea harro egon daiteke, lan franko egin ondoren, lan horrek bere emaitzak eman baitzituen guztia gidoian aurreikusi bezala gertatu baitzen. Jende uholdeak izan genituen gure kaleetan, gaztetxoenek familia-kideekin batera etorri zirelako. Alaitasuna nagusi izan zen eta hori kalee eta dantza bakoitzean islatzen zen. Ikus-entzule asko bildu ginen dantza eta txistu taldeen inguruan, guztiok franko gozatuz. Eguraldia lagun izan zen, tenperatura ona eta egun eguzkitsua izan baikenuen.

Taldeak San Pelaion elkartu ziren, bertan hamaiketakoa eginez. Ondoren, kale, plaza eta auzo ezberdinetatik banatuz dantza egiteko. Alaitasuna eta umore ona lau haizeetara zabaldu zuten, guztion gozamenerako. Eguerdiko hamabi eta erdietan nagusien taldeek erakustaldiari ekin zioten. Plazan lagun asko bildu ginen, talde ezberdinen emanaldia ikusteko. Jendez gainezka agertu zen Orbe Kardinalaren plaza, eguzkiak zenbaitetan ederto berotzen zuen arren.

Nagusien erakustaldi hori arratsaldeko ordu biak inguruan amaitutzat eman zen. Ondoren, dantzariak bazkaltzera herriko elkarte gastronomikoetara eta zentro erregionaletara banatu ziren. Horiek urtero laguntzen diote antolakuntzari eta, aurtengoan ere, ez dute kalerik egin. Edizio honetan ondoko hogei elkarteek eman diete jaten dantzariei: Aldapa, Amistad, Arari, Arrano, Artape, Basarri, Castilla La Mancha, Andaluziako zentroa, Gaztela-Leoneko zentroa, Extremadurako zentroa, Galiziako zentroa, Egarri, Eguzki Alde, Erretena, Garlopa, Gazte Lagun, Leku Eder, Lurpe, Malengo eta Urdinak.

Jan eta bazkalondoa egin ondoren, arratsaldeko bostetan egitarauak aurrera egin zuen. Ordu horretan, gaztetxoek osatzen dituzten taldeen erakustaldiari hasiera eman zitzaion. Antolatzaileek plaza eta frontoia egokitu zituzten talde guztiei leku egiteko, batera dantzatu behar baitzuten. Txikien talde piloa batera dantzatzen ikustea oso polita izan zen. Arratsaldeko seietan amaitutzat eman zen aurtengo edizio jendetsu eta zoragarri honi. Nolanahi ere, ustez dantza eta festarako zuen grina ase ez zuen talde handi batek, txistu eta danbolin soinuari jarraitu zion oraindik beste ordu eta erdian Kantauriko Zeharbidean. Hori da sasoia eta umorea! Argazkiak, Roberto Tejadak hartutakoak dira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo