Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/25

Jende ugari Liburuaren Nazioarteko Eguneko jardueretan

Herriko liburutegiak liburuen nazioarteko aurtengo Eguna ospatzeko jardueretan jende ugari bildu du. Jai giroa nabaria izan zen goizean goizetik. Aldizkarien merkatu txikiak erabiltzaile ugari bildu zituen, etxera eraman zezaketen aleak aukeratzen. Eguerdirako aleen laurdena hartuta zegoen eta iluntzerako aleen erdia bakarrik geratzen zen. Gainerako aleak, oraindik eskaintzen ditu liburutegiak, datorren igandera arte.

Arratsaldeko istorio kontatzailearen saiora, Carles Garciak eskainitakora, hamar pertsona etorri ziren. Ikus-entzuleek narrazio entretenigarriaz, gozatu eta barre egin zuten.

Liburuen iratxoa tituluko tailerra errepikapena izan zen, apirilaren 2an eginiko saioarena, larunbat horretan umez gainezka egon arren interesatu asko kanpoan geratu zirelako. Bigarren aukera honetan ere, ume asko bildu zen saioa ikusteko. Guztira, hogei gaztetxo bertaratu baitziren.

Irakurlearen eguneko zozketan berrogei pertsonek parte hartu zuten: 29 emakume eta 11 gizon, hain zuzen ere. Egun horretan zehar liburuan maileguan eramaten dituztenen artean zozketa egin ohi du liburutegiak. Apirileko sarituak ondoko hauek izan ziran: liburua Mª Jose Arrondok eraman zuen eta elastikoa, Mari carmen Garciak.

Argazkian Carles Garcia istoria kontatzailearen ikus dezakegu lanean


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo