Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/25

Ume sahararrak udan herriko etxeetan hartzeko aurtengo kanpaina martxan

Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina berri bati ekin diote udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten familiei dei eginez. Ekimen bultzatzaileek idatzi bi kaleratu dituzte herriko familiei bat egin dezatela eskatuz. Lehena ikastetxeen bidez bideratu da eta bigarrena etxeetara bidalitako informazio orrien bidez. Programa hori honetan datza, uztaila eta abuztuan zehar lurralde hartako ume bat etxean eta familian hartzea, horretarako egin beharrekoa gauza bakarra ‘etxekoa bailitzan tratatzeko eta zaintzeko konpromisoa’ adieraztea da.

Plataformak eta udalak beren esker ona adierazi diote Ermuko herriari aurtengoan elikagaiak biltzeko egindako laguntza deiak oso erantzun zabala eta ona jaso duelako. Oraingoan, berriro ere, Ermuar guztiengana jotzen dugu algeriar basamortuko lekurik babesgabeenean Tinduf horrenbeste sufritzen ari den herri horrekiko beste elkartasun adierazpen berri bat eskatzeko. Izena emateko edo argibide gehiago jaso nahi duten guztien, maiatzaren 12ra bitarteko epea dute, egun horretan itxiko baita epea.

Programa honek dituen jomuga nagusiak bi dira. Batetik, gaztetxoak udan basamortuan izaten diren baldintza gogorrak jasan behar ez izatea, tenperatura 50gradura ailegatzen baita. Bestetik, guretzat ohikoak izan daitezkeen eta haiek liburuetan besterik ikusi ez dituzten gauza ugari zuzenean ezagutu ditzatela, kasurako ura, errekak, trenak eta abar. Esperientziaren nondik norakoak jakin nahi dituztenek bi aukera dituzte; udaleko 943 17 91 46 telefonora lanorduetan deitzea eta Tererekin hitz egitea edo, 699 83 83 47 telefonora edozein momentutan deitzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo