Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/23

-Conversaciones con mi jardinero- filma proiektatuko da zine-klubean

Mudo Drogot Zinematografo taldeak amaiera emango dio bihar apirileko zikloari. Biharko ‘Conversaciones con mi jardinero’ titulatzen den pelikula frantsesa proiektatuko du. Filmak 107 minutu irauten du, Jean Becker zuzendariarena da eta 2007. urtean errodatu zen. Aktoreen artean ondoko hauek daude: Daniel Auteuil, Jean-Pierre Darrousin, Fanny Cottencon, Alexia Barlier, Hiam Abbass eta Elodie Navarre. Filma komedia bat da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietan hasita. Sarrera doan da.

Sinopsia

Parisen ospea lortu duen pintorea, Frantziako barneko herrixkara -bere jaioterrira- bueltatzen da eta gaztaroa pasa zuen etxera. Etxeak lorategi dezente handia du, baina pintoreak lorategia zaintzen ez daki eta gogorik ere ez duenez, iragarki bat jartzen du norbait kontratatzeko asmoz. Agertzen zaion lehen hautagaia hartuko du, gaztaroko ikaskidea izandako pertsona. Aspaldiko ezagun hori izango da bere lorezaina. Eguneroko hartu eta emanen bidez pintoreak lorezaina nolakoa den ezagutu ahal izango du. Lorezainaren izateko moduak harritu egingo du, oso argia delako eta munduari xumetasunetik begiratzen diolako. Bere bizitza erreferentzia xumeak gidatzen dute. Zoriontsu da, besterik gabe. Bere balore sistemak irizpide bakarra du; sen ona erabili eta hori aplikatzea pertsonei nahiz iritziei…


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo