Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/23

EJak eta Udalak trenbideren azpiegiturak mantentzeko elkarren arteko lankidetza akordioaren hedapena sinatu dute

Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak trenbideren azpiegiturak eta horren zerbitzu osagarriak mantentzeko elkarren arteko lankidetza akordioaren zabaltzea sinatu dute gaur gure herrian. Garraio, Herri Lanen eta Eusko Trenbide Sarearen Presidente Nuria López de Guereñuk eta herriko alkate Carlos Totorikak lankidetza hitzarmena hedaltzeko agiria sinatu dute gaur goizean, udaletxeko Osokoaren Bilkuran eginiko ekitaldian.

Gaur sinatutako hitzarmen berriak aurreikusten du bost urtez lagatzea Bilbo-Donostia lineako Izelaietako trenbide pasagunea kentzeko lanen testuinguruaren barruan eraikitako behealdeko pasaguneko igogailuaren ustiapena, mantentze lanak eta kontserbazioa. Pasagune horrek trenbidearen alde biak eta Valdespina parkea eta Izelaieta kalea lotzen ditu azpitik, eta geltokira edo Izelaietara igotzeko dauden eskailerak erabili ezin dituztenek, bertan jarri den igogailu berri dute aukeran erabilgai.

Erakunde biek elkarlana eta horren emaitzak azpimarratu dituzte

Carlos Totorika oso positibotzat jo ditu hala azpiegitura berriak nola erakundeen arteko lankidetza. Alkatearen esanetan obra hori oso garrantzitsua izan da hirugunera sartzeko bide oso zentroko eta erabili bati konponbidea ematen. Izan ere, azaldu du tren geltokitik egunero 5000 pertsona pasatzen direla eta Abeletxeko bide berritik egunean 4000 automobil sartu eta irteten direla.

Totorikaren esanetan ermuarrok trena sarri erabiltzen dugu gure joan eta etorrietarako. Horregatik, EJri eskatu dio trenbidean inbertitzen jarrai dezala, komunikabide hori hobetzen eta trenen kopurua gehitzen, gero eta gehiago erabiltzeko modurik izan dezagun.

Sailburua: komunikazioetarako eskualdean inbertsio gehiago ere izango dira

Nuria López de Gureñuk ere, erakunde bien arteko lankidetzaren inguruan hitz egin du eta, faktore hori kasu honetan proiektua burutzeko eredugarri izan dela aipatu du. Lankidetza eta obra horri esker geltokia, garraio kolektiboa eta pertsonen segurtasuna hobetu ahal izan direla adierazi du, hirigintza eta horren garapenean esaterako ere eraginez aldi berean.

López de Gureñuk eskerroneko hitzak izan ditu Ermuko herriarentzat. “Konprentzio eta pazientzi edukitzeagatik mila esker guztioi –gehitu du- eta, batez ere, obrak eragindako zarata, auto-ilara eta bide mozketak bezalako deserosotasunak jasan dituztenei. Bi agintariek bat etorri dira, egindako ahalegina eta jasandakoak merezi izan duela adieraztean. Garraio Sailburuak adierazi duenez bere sablean inbertsioak egiten jarraituko dute inguruko herri eta biztanleen arteko joan etorriak eta harremanak -Ermua, Eibar, Elgoibar eta Zaldibar artean kasurako- hobeak izan daitezen.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo