Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/22

Nola eragin seme-alaben hizkuntza-jokabideetan?

Euskararen gaineko gogoeten inguruan herrian egiten ditugun ‘Berbetan jardunaldiak’ aurrera jarraituko dute aste honetan. Datorren ostegunean, egitarauak aurreikusitakoaren lan erdietara iritsiko da. Egun horretarako, hitzaldi interesgarri bat programatu eta iragarri da, zeinak gurasoen artean jakin-mina piztu duen. Ostegunean, Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak hitzaldi bikoitza emango du Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldi horren titulua ondokoa da: Nola eragin seme-alaben hizkuntza-jokabideetan? Eizmendik esperientzia eta eskarmentu zabala du euskara sustatzeko egitasmoetan eta elebitasunaren alorrean. Hizlariak gure seme-alaben hizkuntza jarreretan eragiteko eta horiei laguntzeko ideia eta baliabideak emango ditu. Halaber, izan ditzakegun zalantzei erantzuten saiatuko da.

Lehenengo hitzaldia euskaraz emango da eta arratsaldeko 5etan hasiko, Lobiano Kultur Aretoan. Bigarrena, gaztelaniaz emango du Eizmendik eta, horri arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera. Berbetan jardunaldiek aurten bere zortzigarren edizioa betetzen dute. Aurten, jardunaldion antolakuntza Euskal Birusa, Udal Euskaltegiak, AEK Kaltxango, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna eta udal Euskara zerbitzuen gain egon da. Informazio gehiagoko ataleko loturaren bidez hitzaldi hori iragartzeko argitaratu den biorrikoa eskaintzen dizuegu.

Ume elebidunen gurasoentzako esku-liburua

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo