Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/22

EJren eta Udalaren arteko hitzarmena sinatuko bihar

Nuria Lopez de Guereñu sailburuak eta Carlos Totorika alkateak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar gure herrian. Hitzarmen hori trenbide azpiegituren eta horren zerbitzu osagarrien inguruko mantenua arautuko du. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanetako sailburua eta Eusko Trenbideko Presidentea, Ermura etorriko da goizeko hamarretan, Jaurlaritzako komunikazio Kabinetetik iragarri dutenez. Hitzarmena sinatu eta gero, trenbide azpitik pasatzen den Abeletxeko bide berri ikustera joango dira. Bide berri horri esker, Izelaietan zegoen trenbide-pasagune langaduna ezabatu ahal izan da. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Udalak ordaindu dute, eta bere kostua lau miloi eurotik gorakoa izan da.

Abeletxeko bide horrek ekarpen franko eta mesede egin dio herriari, segurtasunari, hirigunera sartzeko aukerei eta ibilgailuen zirkulazioari. Bidea iazko abenduaren 31n ireki zen. Hasierako ideia bide berria abenduaren lehen egunetan zabaltzea den, agintariekin batera inaugurazio ekitalditxo bat egin ostean. Nolanahi ere, obra erabat amaitzeko hainbat erremate falta zitzaizkionez, ideia bertan behera utzi zen.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo