Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/21

Peio Añorga idazlea herriko ikasleekin bildu zen

Peio Añorga idazlea herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleriarekin bildu zen. Topaketa hori udal liburutegiak antolatutakoa eta apirileko programazioan txertatutakoa zen, zeina aurreko ostiralean egin zen. Añorgak “Pottokoren otsoa” tituluko liburuaz mintzatu zen, Lehen Hezkuntzako eta Anaitasuna ikastolako eta Sallabente ikastetxeko 3, 4 eta 5. mailako ikasleekin. Topaketa entretenigarri horretara 88 ikasle bertaratu ziren. Esan bezala, saioa ikasleek eskolan irakurri eta landutako eleberriari buruz gauzatu zen.

Añorgak idatzi eta argitaratu dituen ale guztiekin etorri zen, nahiz eta aukeratutakoan zentratu. ‘Pottokoren otsoa’ liburuko istorioaren nondik norakoak eman zituen, artaldeak ihes egiten dion artzainaren istorioa, zeina Aiako Harriaren Parke naturalean gertatzen den. Idatzi eta plazaratu duen azken liburua ere aurkeztu zien ikasleei. Halaber, horiek eginiko galderei atseginez erantzun zien. Saioari amaiera eman aurretik, ikasleen liburuak sinatzen jardun zuen.

Argazkian Peio Añorga idazlea ikus dezakegu, LHko ikasleekin egindako topaketan.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo