Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/18

Liburutegiak jarduera ugarirekin ospatuko du libururaren eguna

Udal liburutegiak Libururaren Nazioarteko Eguna modu Berezina ospatuko du. Egun hori apirilaren 23 da, hots, datorren asteko asteazkena. Hori horrela, jarduera anitz eta ugariak antolatu ditu eta horien artean merkatu txikia, ipuin kontalariaren saioa, haurrentzako tailerra, deskontuak eta sariak izanen dira.

Aldizkarien merkatu txikia

Zerbitzuak bildu dituen aldizkariak ikusgai jarriko ditu eta dohainik eskainiko dizkie erabiltzaileei. Horiek etxera eramana ahal izango dituzte nahi dutenek, liburutegiko karneta edo ONA txartela erakutsita. Merkatu txiki hori igandera bitartean mantenduko da.

Helduentzako ipuin kontalariaren saioa

Egun horretan, ipuin kontalariaren saioa eskainiko helduentzat. Saioa Logroñoko La Luna kafetegitik datorren Carles Garcíak egingo du, liburutegiko irakurketa gelan bertan. Sarrera doan da eta antolatzaileek puntualtasuna eskatu dute.

Tailerra: liburuen iratxoa

6 urtetik 11ra bitarteko gaztetxoentzat. Lekua, haurrentzako liburutegian, 17:30etatik aurrera. Eskainitako lekuak beteta daude.

Irakurlearen egun eta sariak

Hilaren 23ero bezala, liburutegiak irakurlearen eguna ospatuko eta liburu bat zozketatuko du, egun horretan mailegurik eramaten duten erabiltzaileen artean. Hileroko saria ale bat izan ohi da, baina egun berezia izanik, liburutegiko biña liburu eta elastiko banatuko dira.

Herriko liburu-dendek deskontu bereziak egingo

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Xedea irakurtzaletasuna bultzatzea da eta berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen kanpainari hasiera emango zaio. Ekimena Euskal Birusa talde euskaltzaleak bultzatzen du bigarren urtez eta liburutegiarekin elkar lanean jardunez, titulu eta autoreen gida zabala eskainiko digute. Badugu zer aukeratu, euskaraz irakurtzeko. Etor zaitez eta froga ezazu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo