Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/04/18
‘Complices’ taldeak kantaldia emango du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Emanaldi udal kultura sailak antolatu du eta taldea ‘Cadena100’ irratiaren babes eta aurkezpenarekin dator gure herrira. Teo Cardaldak eta Maria Monsenisek osatzen duten bikotea merkaturatu duen azken diskoko abestiak kantatzera dator. Disko horren titulua ‘Hello mundo cruel’ da eta taldearen hamaikagarrena da.
Taldea lanean buru belarri dabil udaberri honetan bertan kaleratu duen lana prestatzen. Lan hori beren abesti borobil eta ezagunen bilduma bat izango da. Ostiraleko kontzerturako sarrerak 10 euro balio dute. Sarrerak jada salgai daude kultura alorrean, Komentukua kaleko bulegoan. Bertan eskuratu ahal izango dira arratsaldeko ordu 2ak arte edo, bestela, takilan funtzioa hasi artean.
Musika melodikoaren ordez talde eta abesbatzarena gustokoago dutenek ere izango dute zer ikusi eta entzun gaur gure herrian. Izan ere, Udaberriko abesbatza kontzertua izanen baita Santiago Apostoluaren parrokian, iluntzeko 8etan hasita. Aurtengo edizioan parte hartuko duten abesbatzak ondorengo hauek dira: Portugaleteko Santa Maria, Errekaldeberriko Arraizpe eta herriko Pispillu eta Alboka. Sarrera doan da.