Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/17

-Sheitan- filma proiektatuko da gaur zine-klubean

Apirileko emanaldiekin jarraituz, Mudo Drogot Zinematografo taldeak gaur ‘Sheitan’ titulatzen den pelikula proiektatuko du. Filmak 94 minutu irauten du, Kim Chapiron zuzendariarena da eta 2006. urtean errodatu zen. Aktoreen artean ondoko hauek daude: Vicent Cassel, Olivier Bartélemy, Roxane Mesquida, Nico Le Phat Tan eta Monica Belluci. Filma terrorearen generokoa da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrera doan da.

Sinopsia

Sheitan hitzak persieraz Satan adierazten du. Frantziako landazabalean galduta dabilen neska-mutiko gazteen taldea herrixka txiki bateko biztanleek egiten dituzten ekintza ausarten lekuko dira. Gabon gaua da. Gazteen taldea diskoteka batetik atera eta ezustekoan artzain batekin topo egiten du, artzaina gau horretan exorzismo satanikoa egiteko prestatzen ari da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo