Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/17

Emakume eta musikaren arteko harremana aztertuko tailer batean

Jabekuntza Eskolak emakumearen eta musikaren arteko harremana aztertuko duen tailerra gauzatuko du, apiriletik ekainera bitarteko hiruhilekoan. Tailer horri ondoko titulua jarri zaio: “Emakumeak eta musika: isilarazia den historia”. Tailerrari datorren ostegunean, hilak, 23an emango zaio hasiera eta hori Irene Ormazabalek zuzenduko du, ekainaren 12ra bitartean. Tailerra ostegunero gauzatuko da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean Emakumeen Topagunean.

Tailer honen xedea emakumeek musikaren historian izan duten paper eta zereginaren, aurkitu dituzten oztopoen eta sortu izan dituzten piezen gainean gizarteak eginiko balorazioaren inguruko hausnarketa eta eztabaida piztea da. Hori guztia, modu dinamiko eta entretenigarrian, bere garairako bide jorratzaile eta urratzaileak izan diren musikari emakumeak eta taldeak ezagutuz, besteak beste. Ekimenaren xedea betetzeko abestien letrak erabili eta aztertuko dituzte, horietan genero eta rolak zeintzuk izan diren eta horien garapena analizatzeko.

Jabekuntza eskolako jardueretan bezalaxe tailer honetan parte hartzeak, unibertsitateko kredituak eskuratzeko aukera dute parte hartzaileak. Kasu honetan, hain zuzen ere kreditu 1. Matrikularen prezioa 5eurokoa da. Izen-ematea zabalik dago eta oraindik leku libreak betzeko ere bai.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo