Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/16

Complices taldeak kontzertua eskainiko Zineman

‘Complices’ taldeak ostiralean kontzertua emango du Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Kontzertua udal kultura sailak antolatu du eta taldea ‘Cadena100’ irratiaren babes eta aurkezpenarekin dator gure herrira. Teo Cardaldak eta Maria Monsenisek osatzen duten bikotea merkaturatu duen azken diskoko abestiak kantatzera dator. Disko horren titulua ‘Hello mundo cruel’ da eta taldearen hamaikagarrena da. Taldea lanean buru belarri dabil udaberri honetan bertan kaleratu duen lana prestatzen. Lan hori beren abesti borobil eta ezagunen bilduma bat izango da. Ostiraleko kontzerturako sarrerak 10 euro balio dute. Sarrerak jada salgai daude kultura alorrean, Komentukua kaleko bulegoan.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo