Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/16

Hezkuntzak Guraso Eskola programari amaiera emateko jardunaldia gauzatuko du

Udal Hezkuntza sailak Prestakuntza eta Elkartzeko jardunaldia prestatu du biharko. Jardunaldi horrek amaiera emango dio aurtengo ikasturteko Guraso Eskola programari. Jardunaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da eta arratsaldeko bost eta erdietan hasiko. Biharko jardunaldiari ondoko titulua jarri zaio: “Gizartearen aldaketan eskolak duen zeregina: biolentziaren kulturatik Bakearen kulturara”. Jardunaldiaren programa barruan ”Eskola-gatazken Konponketa” gaietan aditua den Ramón Alzate Sáez de Heredia, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunaren partaidetza da aipagarriena.

Hizlariak, Bakerako kulturaren garapenarekin loturik, eskolako gatazkak konpontzeko programen inguruko ikuspegi global bat aurkeztuko digu eta jarrera aldaketa horretan ikastetxe eta familiak duten zeregina aztertuko du. Jarraian, Udaletxeko eta Agintzari enpresako hezkuntza-arduradun eta teknikariek eskoletarako prebentzio-programa ezberdinak aurkeztuko dituzte eta udalerrian gauzatzen ari den gizarte eta hezkuntza mailako esku-hartzearen berri emango dute.

Jardunaldi horrek amaiera emango dio aurtengo ikasturteko Guraso Eskola programari. Ekitaldian, herriko alkate, Carlos Totorikak, gizarte eta kultura zerbitzuetako zuzendari Merche Gonzalezek eta Agintzari sozietate kooperatiboko zuzendari Begoña Guijarrok hartuko dute parte. Hitzaldi eta aurkezpenen ondoren bertaratzen direnei otamen txiki bat zerbitzatuko zaie.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo