Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/15

Emakumeen berdintasuna ardatz eta hizpide izango duen lan-bilera

Bizkaiko berrogeita hamar zinegotzi sozialista Ermura etorriko zaizkigu gaurkoan Emakumeen berdintasuna ardatz eta hizpide izango duen lan-bilera. Bilera hori arratsaldean egingo da, bostetatik aurrera. Egitarauan aurreikusitakoaren arabera, arratsaldeari hasiera emango zaio Emakumearen Topagunera bisitaldi gidatuarekin. Ondoren, taldea herriko alderdi sozialistaren egoitzara joango da ditugun Emakumeen Aukera Berdintasun zerbitzuen, Berdintasunerako udal planaren, tratu txarrak jasan dituztenendako etxebizitza eta babeslekuaren, eta Emakumeen udal Kontseiluaren berri jasotzeko.

Bilera Bizkaiko PSE-EE-PSOE Batzorde Exekutiboaren berdintasunerako idazkaritzak antolatu du. Organo horren buru gure herriko alkateorde Natividad Alonso, ‘Tachi’ da. Honek harrera egingo dio zinegotzien taldeari eta aipatu lan-bilera koordinatuko du.

Bizkaiko lurraldean berdintasunaren aldeko lanean garatu daitezkeen proposamenak eta bakoitzaren esperientzia amankomunean jartzea da bilera horren helburu nagusia. Halaber, antolatzaileak alderdiko ordezkarien artean sakonkiago elkar ezagutu daitezela nahi da, hainbat zinegotzi legegintzaldi honetan hasi berriak baitira. Bilera hau deituta zegoen orain dela zenbait aste atzera. Nolanahi ere, protagonismoa eskuratu du Rodríguez Zapatero presidenteak Berdintasunerako Ministerio berria sortzea ezagutarazi berri baitu. Horren aurrean, Bibiana Aído jartzea erabaki duelarik.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo