Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/14

Eskolabarrik kirol eta baloreei buruzko mintegia gauzatuko du

Eskolabarri ikastetxeak kirol eta baloreei buruzko mintegia gauzatuko du gaurtik datorren igandera bitartean. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Ekimena, batez ere, zentroko familia, ikasle eta irakasleei zuzentzen zaie. Nolanahi ere, zabalik dago interesa eduki eta parte hartu nahi duten herritar guztientzat. Datozen egunotan kirolak ikaslearen heziketa integralean duen garrantzia aztertuko da, hots; kirolean transmititzen diren baloreen garrantzia azpimarratuz eta horretan familiak duen eragin eta zeresana”.

Egitarauak barne hartzen ditu jolas tradizionalak, tailerrak, goi mailako kirol zentro batera bisitaldia, familien arteko olinpiada eta irteera bat. Ikastetxeko arduradunen esanetan, “familia lehen eta ezinbesteko elementua da hezkuntzan, alegia, garrantzitsuena, eta beharrezkoa da bere partaidetza kirol jarduera gozamenarekin lotu dadila sustatzeko modu aktiboan”.

Helburuak bereziturik daude

Mintegiak lortu nahi dituen helbururi behinenak bi euskarri dituzte, Lehena familia eta eskola bera dira, eta, bigarrena, ikasleria. Lehen kasuan xedea ondorengo gauzetan laburbiltzen da: kirolak ikaslearen heziketa integralean duen garrantziaz sentsibilitatea areagotzea eskola komunitatean; kirol jarduerak areagotze aldera familien jarreren inguruan orientatzea, eta, azkenik, eskolako kirolean familiek jokatzen duten ezinbesteko paperaren eta baloreak irakasteko duen balioaren inguruko hausnarketa egitea.

Ikasleriari dagokionez, kirolak dituen onurak ezagutaraztea. Kirola osasuntsu egoteko eta baloreak transmititzeko duen eragina ulertaraztea. Azken batean, ondoko ideiak hedatzea kolektiboan: kirola egitea, taldean jardutea eta horretaz gozatzea, emaitza edo irabaztean indarra jarri gabe.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo