Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/11

Panta Rhei antzerki taldeak -Beltzitina- antzezlana aurkeztuko du

Panta Rhei antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan.Panta Rheik ‘Beltzitina’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik 7 bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta berrogeita hamabost minutu iraungo du.

Sinopsia

Beltzitina atzerapen mentala duen neska, eta txuribeltz, ahate itsusia, gure istorioaren pertsonaiak dira. Bion artean laguntasuna sortzen da. Ezberdinak direla eta besteengandik baztertuta daudela konturatzen dira. Adiskidetasuna, elkarrekiko laguntza, ulermenaren baliotasuna eta anaitasuna elkarrekin asmatzen dute. Obra apala da, poesia, askatasunaren eta itxaropenaren Mundua agerrarazten duena.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo