Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/10

-Gronholm metodoa- antzeztuko da bihar Zineman

‘Txalo Produkzioa’ konpainiak ‘Gronholm metodoa’ antzezlana dakar biharr Ermura. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Carlos Zabalak zuzentzen du eta bertan hainbat aktore ezagun lan egiten du. Aktore taldea ondokoa da: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramón Agirre eta Itziar Tuño. Sarrerak 8 euro balio du eta ikuskizuna hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira Zinemako takilan. Antzezpena euskara hutsean egingo da.

Sinopsia

Multinazional batean, exekutibo-plaza bat betetzeko azken lau hautagaiak gela batean bildu dituzte, hautaketa-prozesuaren azken probak egin ditzaten. Lehen ikusian kosta egiten da sinistea lanpostuari berari dagozkion probak direnik, hain dira absurduak denak. Pertsonaiak jolasean dabiltza, baita publikoa ere haiekin batera, egia eta gezurra bereizteko ahalegin antzuan. Hautagaiek gainditu behar dituzten proba guztiak, gezurra badirudi ere, langileak aukeratzeko teknika errealetan oinarrituak dira eta adituek idatzitako liburu burutsuetatik atereak. Obra honek probak muturrera eraman eta hala agerian uzten dute beren baitan duten komikotasuna.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo