Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/09

Enpresa kudeaketako ikastaro berri bi egingo dira herrian

Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza udal sailak Enpresa Kudeaketarako ikastaro berri bi egingo ditu gure herrian. Ikastaro horietan enpresa berriak sortu eta irekitze aldera, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak aurreikusten dira. Sailak ikastarook gauzatzeko baimena jaso berri du eusko Jaurlaritzarengandik. Ikastarook 45 eskola ordu iraungo dute eta maiatza eta urrian egingo. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso nahi bada behintzat.

Enpresa kudeaketarako ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaro bakoitzak 45 eskola ordu iraungo du. Lehena maiatzaren 5etik 15era bitartean egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Bigarrena urriaren 6tik 16ra bitartean egingo da, ordutegi berean. Enpresa sortzeko banakako aholkularitza saioak urte osoan zehar egingo dira, interesatu eta partaide bakoitzaren beharretara egokitutako egun eta orduetan. Alorrak honelako jarduerak gauzatzen dituen bigarren urtea da.

Argibide gehiagorako interesa duten pertsonek Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza sailera jo beharko dute. Saila Torreta eraikinean kokatuta dago, bere telefonoa 943 179 151 eta bertako posta elektronikoa email: pye@udalermua.net dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo