Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/09

-Struggle- filma proiektatuko da asteko zine-klubean

Apirileko emanaldiekin aurrera jarraituko du zine-klubak. Mudo Drogot Zinematografo taldeak aste honetarako proposatzen digun pelikula ‘Struggle’ titulatzen da eta 74 minutu irauten du. Filma Ruth Mader zuzendariarena da eta 2003. urtean errodatu zen. Aktorren artean ondoko hauek daude: Aleksandra Justa, Gottfried BreitfuB, Martin Brambach, Margit Wrobel, Rainer Eggner eta Viktoria Novak Filma dramaren generoan kokatuta dago. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrera doan da.

Sinopsia

Filma honek bizitza aurrera ateratzeko gizakiok mantentzen dugun borroka erakusten digu, azpi-existitzeko eta bizirauteko borroka. Struggle lantokietan gauzatzen da: marrubiak jasotzen diren lekuetan, lantegietan, automobiletan, kalean, eta abar…Protagonistak bi dira, bata Europako Ekialdetik etorritako emakumea, marrubi biltzailea, Austriara joan dena barentzat eta alabarentzat bizitza hobearen bila etorritakoa. Bestea, Vienako gizona, lanbidez etxe saltzailea dena. Bizitzari zentzua ematearen esperantzaz hitz egingo digu.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo