Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/08

Ginekologi programei buruzko hitzaldia: prebentzio eta atentzioa

Aukera Berdintasunerako Sailak eta Emakumearen Kontseiluak ginekologia-atentzio eta prebentzio programei buruzko hitzaldia antolatu dute biharko. Hitzaldia Ermua Zineman eginen da arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.

Hitzaldian ondorengo adituek hartuko dute parte: Mendaro Ospitaleko Ginekologi Zerbitzuburua, Iñaki Olabarri eta Ermuko Osasun Zentroko lehen Atentzio Unitatearen burua, Jose Egido, eta bertako emagina, Tere Lartitegi. Taldea prebentzioa areagotzeren eta aldizkako errebisioak egitearen garrantzia azpimarratuko dute.

Hitzaldian Mendaron nahiz herriko Osasun Zentroan egin daitezkeen errekonozimenduei eta azterketa horien aldizkatasunari buruz hitz egingo dute. Horrez gain zitologia zerbikal, mamografia eta giza papilomaren birusaren kontrako txertoari buruz ere mintzatuko dira. Azken horrek egonezintasun franko sortarazten du emakumeen artean birus horren modalitate gehienak, 30etik 40ra bitartean, sexu harremanen bidez transmititzen baitira, gerora uzkia eta organo genitalak infektatuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo